Ibon Martin idazleak bere azken eleberria aurkeztuko du Beran urtarrilaren 27an

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 16a, 15:00

Berako liburutegian izanen da aurkezpena. Argzkian, hainbat lagun iaz egindako aurkezpen batean.

Heldu den urtarrilaren 27an, 'Alma Negra' bere azken eleberria aurkezten izanen da Ibon Martin idazle gipuzkoarra Beran. Ane Cestoreren sagako laugarren liburua da 'Alma Negra' eta Bizkaiko Meatzaldea eskualdean kokatua dago. Aurkezpena hilaren 27an, astelehena, izanen da liburutegian 18:30ean.

Berako Igone liburu dendak antolatu du aurkezpena udalaren eta Nafarroako Liburutegi Publikoaren Sarearen laguntzarekin. Aurkezpena gaztelaniaz izanen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun