Arkupe elkartearen eskuz binakako pilota txapelketako senior mailako lehen jardunaldia jokatuko dute ortzegunean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 14a, 16:00

Lesakako pilotalekuan jokatuko dute seniorrek lehen jardunaldia ortzegun arratsaldean.

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak bigarren aldiz antolatutako eskuz binakako pilota txapelketa joan den asteburuan abiatu zen, kategoria ttikietako lehen jardunaldiarekin. Urtarrilaren 17n, ortzegun arratsaldean, berriz, senior mailako lehen jardunaldiko hiru partida jokatuko dituzte Lesakako udal pilotalekuan.

Senior mailako lehen jardunaldia, ortzegunean 18:30ean Lesakan

  • Jamar eta Garatea (Atarrabia) - Ezenarro eta Alkantara (Aurrera Tolosa)
  • Armaolea eta Telleria (Lapke) – Bidezabal (Tolosa-Aurrera) eta Agirre (Oberena)
  • Iraeta eta Egiguren (Tolosa-Aurrera) – Gorostidi eta Iturrioz (Zazpiturri)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun