Lurraren defentsan, Aroztegia gelditu! Kriminalizaziorik ez goiburupean solasaldia eskainiko du Aroztegiko Elkartasun Komiteak urtarrilaren 17an, ortziralean 19:00etan Lesakako Arrano elkarteko ganbaran. Lesakako gaztik taldeak antolatu du ekitaldia eta otsailaren 1ean Iruñean Aroztegiko auzipetuen alde eginen den manifestazioan parte hartzeko deia ere egin dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!