Beti Gazte elkarte antolatutako Lesakako Mendi Lasterketaren seigarren edizioa martxoaren 9an eginen dute. Igandean 10:00etan abiatuko da 14 kilometro luze eta 900 metroko desnibela duen lasterketa nagusia plazatik eta Frain (455 metro) eta Unanue (650 metro) igo beharko dituzte berriz ere plazan helmugaratu baino lehen.
Izena ematea martxoaren 7ra arte
Izena emateko epea martxoaren 7an bukatuko da, 20:00etan, www.kronoak.com webgunean eta soilik online egiteko aukera izanen da.
Izena eman dutenek dortsalak lasterketa bezperan hartzeko modua izanen dute, baita egunean berean ere. Izena ematearen prezio orokorra 22 eurokoa izanen da, 19 eurokoa Beti Gazteko bazkideentzat,
Joan den urteko bosgarren edizioan 229 korrikalarik bukatu zuten proba eta kopuru hori gainditzea espero du aurten Beti Gaztek. Errekorrei dagokienez, Lesakako Aimar Otxotekok egin zuen gizonezkoena iaz (1.10.13) eta Txurregi taldeko Maria edizioan emakumeena 2023ko edizioan (1.26.52).