Lesakako seigarren Mendi Lasterketa igandean eginen dute

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 7a, 10:00

Beti Gazte Lasterka taldeko korrikalariak, joan den urteko mendi lasterketan abiatu baino lehen.

14 kilometro luze eta 900 metroko desnibela duen ohiko ibilbidea prestatu du aurten ere Beti Gaztek, Frainera eta Unanura igoz eta gaur izanen da izena emaeko hondarreko eguna.

Beti Gazte elkarteak antolatutako Lesakako Mendi Lasterketaren seigarren edizioa martxoaren 9an eginen dute. Igandean 10:00etan abiatuko da 14 kilometro luze eta 900 metroko desnibela duen lasterketa nagusia plazatik eta Frain (455 metro) eta Unanue (650 metro) igo beharko dituzte berriz ere plazan helmugaratu baino lehen.

Gaur izena emateko hondarreko eguna

Izena emateko epea martxoaren 7an bukatuko da, 20:00etan, www.kronoak.com webgunean eta soilik online egiteko aukera izanen da.

Izena eman dutenek dortsalak lasterketa bezperan hartzeko modua izanen dute, baita egunean berean ere. Izena ematearen prezio orokorra 22 eurokoa izanen da, 19 eurokoa Beti Gazteko bazkideentzat,

Joan den urteko bosgarren edizioan 229 korrikalarik bukatu zuten proba eta kopuru hori gainditzea espero du aurten Beti Gaztek. Errekorrei dagokienez, Lesakako Aimar Otxotekok egin zuen gizonezkoena iaz (1.10.13) eta Txurregi taldeko Maria Ordoñezek emakumeena 2023ko edizioan (1.26.52).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun