Larunbatean egin zuten Beran XVIII. Mendi Eguna. Eguraldi freskoari aitzin eginda, 50 bikotek eta hirukotek osatu zuten Santa Barbarako kronoigoera. Horren aitzinetik haurren lasterketa ere egin zuten eta ibilbideko zati bat osatu zuten parte hartzaileek. Lasterketa bukatzean merienda egin zuten eta arratsaldea borobiltzeko Ekaitz Maizen Mum Brakk II. Izan gorri, mamuon betiko argi dokumentalaren emanaldia izan zuten. Igandean, berriz, mendi irteera egin zuten eta 20 bat lagun bildu ziren Ibardin eta Manttale barna itzulia osatzeko.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.