Antton Telleriaren 'NININI' bakarrizketa ikusteko bi sarrera zozketatuko ditu TTIPI-TTAPAk

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 13a, 12:30

Antton Telleria umoregile tolosarra 'NININI' bakarrizketa aurkezten ari da herriz herri eta urtarrilaren 26an Lesakan eginen du emanaldia Kultur Etxean. Emanaldirako sarrera denak dagoeneko agortuak dira, baina TTIPI-TTAPAk bi sarrera zozketatuko ditu Ttipi Txartela dutenen artean.

Zozketan parte hartzeko aski da Ttipi Txartela izatea eta galdetegi hau betetzea urtarrilaren 19a baino lehen. Biharamunean, hilaren 20an jakinaraziko dugu zein izan den saritua!

Zorte on!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun