Blanki Perezi agurra egin diote Etxalarko Landagain eskolan

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 9a, 12:00

33 urtez Landagain eskolako sukaldari izan den Blanki Perezi agurre egin diote.

33 urtez Etxalarko Landagain eskolako jangelan sukaldari lanean aritu ondotik, bere lan ibilbidea bukatutzat eman du Blanki Perezek. Guraso Elkarteak eta jangelan bazkaltzen duten haurrek omenaldi hunkigarria egin zioten abenduaren 13an eta lore sorta eta oroigarriak hartu zituen oparitzat. 

Blanki Perez eta orain arte Landagain eskolako sukaldean lankide izandakoak.

 

Jangelan izaten diren haurrek lore sorta eman zioten Blanki Perezi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun