Mikel San Sebastian Gaztelumendi preso lesakarrak egunotan beteko ditu urteak eta Urruñako lagunek, zoriontzeko bertso bazkaria antolatu dute urtarrilaren 18an, Euskal Kultur Erakundearen eta Bertsularien Lagunak elkartearen laguntzarekin.
Urtarrilaren 18an, larunbatean 13:30ean hasiko da bertso bazkaria Urruñako Berttoli ostatuan eta Erika Lagoma, Josu Sanjurjo eta Maddalen Arzallus ariko dira bertsotan. Izena emateko (+34) 679 53 25 82 telefonora deitu behar da.