Bukatu dira Carlos Nuñez Etxalarren ikusteko sarrera denak

Ttipi-Ttapa 2025eko urtarrilaren 8a

Larunbat honetan, urtarrilak 11, kontzertua emanen du Carlos Nuñez musikari ezagunak Etxalarren. Ikusmin haundia piztu du emanaldiak, horren erakusgarri kontzerturako sarrera denak agortuak direla dagoeneko. Emanaldia 20:00etan izanen da Elizan eta hainbat sorpresa ere izanen dira. Nuñezekin batera oholtzan izanen da Itsaso Elizagoien etxalartarra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun