Tantirumairu euskal folklore taldearen eguberrietako saskia Arantxa Ordokiri egokitu zaio

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 8a, 12:00

Txartel saritua saldu zuen Ane Ordoki Garcia eta sariduna, Arantxa Ordoki.

Urtero bezala, Eguberrietako saskia zozketatu du Lesakako Tantirumairu euskal folklore taldeak. 0014 zenbakia izan da sariduna, Eguberrietako loteriaren bigarren sariko azken lau zenbakiak dituena, hain zuzen. Izan ere, loteriaren lehen sariko azken lau zenbakiak zituen txartela ez zen saldu. Ane Ordoki Garcia, dantza taldeko kideak saldu zien txartela bere izebari, Arantxa Ordokiri. Argazkian ageri dira biak. Tantirumairu euskal folklore taldetik eskerrak eman nahi dizkiete familiei, «txartelak saltzeko esfortzua egiteagatik, talderako garrantzitsua baita».

Eguberrietako loterian buelta

Tantirumairu dantza taldeko Eguberrietako loteriak ez du sari handirik ekarri, baina jokatutakoa bueltatzeko adina bai. Jokatutakoa kobratzeko dantzako lokaletik pasatu behar da, Bittiriako Plazako 6. zenbakitik, asteazkenetan, urtarrilaren 15ean hasita otsailaren 12ra bitarte, biak barne (18:30etik 19:30era).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun