Ilbeltzaren 4an pajeak herriko ttikienengana hurbildu ziren desiraz beteriko eskutitzak biltzera. Biharamunean, berriz, 18:30 aldera, Errege Magoak ailegatu ziren eta herrian barna buelta eman ondotik, elizara joan ziren; kantari egin zieten ongietorria, eta ondotik, oparia hartu eta kontent aski joan ziren denak etxera zapata garbiak paratzera arratsean opari gehiago hartzeko esperoan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!