Jende aunitz bertaratu zen Kultur Etxera, eta ondotik, Kultur Etxeko beheko aretoan ziklo-krosari buruz paratua dagoen erakusketa ikusteko aukera izan zuten bertaratuek.
Pasa den ortziralean, urtarrilaren 3an egin zuten Beran ziklo-krosak izan duen ibilbideari buruzko solasaldia. Ander Izagirre kazetariak gidatuta, munduko txapelketa zein Beran egindako bertze ziklo-kros probetan antolatzaile aritu zirenak, zein bertan parte hartutako txirrindulariak aritu ziren solasean.
Jende aunitz bertaratu zen Kultur Etxera, eta ondotik, Kultur Etxeko beheko aretoan ziklo-krosari buruz paratua dagoen erakusketa ikusteko aukera izan zuten bertaratuek.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.