Erretzeari uzteko tailerrak eginen dituzte otsailean eta martxoan Beran

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 6a, 10:00

Erretzeari uzteko doako tailerrak izanen dira.

Minbizia saihesteko ekimen osasungarriak programaren barrenean, ‘Utzi erretzeari’ doako tailerrak emanen ditu Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteak otsailean eta martxoan Berako Beralandetan.

Astean behin izanen dira, asteazkenetan, otsailaren 5ean, 12an, 19an, 26an eta martxoaren 5ean eta 19an, 17:00etatik 18:30era. Argibideak nahi izanez gero, osasun zentroarekin kontaktatu behar da.

Bizilagun guztiei zuzendutako taldeko doako tailerra izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun