Eguberrietako biran Euskal Herrian eskainiko duen kontzertu bakarra izanen da Galiziako musikariaren taldeak elizan larunbatean 20:00etan emanen duena
Carlos Nuñez eta bere taldeak kontzertua eskainiko dute Etxalarko elizan urtarrilaren 11n, larunbatean 20:00etan. Itsaso Elizagoienentzat birako kontzerturik bereziena izanen da bere herrian eskainiko duena. Gonbidatu berezi eta sorpresak ere izanen dira. Sarrerak Etxalarko Kultur Etxean egonen dira salgai 16:00etatik 19:30era edo www.ataquilla.com helbidean.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.