Euskaraldiko 4. edizioaren aurkezpena eginen dute urtarrilaren 21ean Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 5a, 10:00

Aurtengo Euskaraldiko hamaikakoa osatuko duten hamaika herritarrak.

Aurtengo maiatzaren 15etik 25era eginen dute Euskaraldiaren 4. edizioa. Udazkenetik udaberrira data aldatuta, Euskaraldiaren inguruko ilusioa berpiztu nahi dute antolatzaileek. 'Elkar mugituz eginen dugu' izanen da aurtengo leloa, eta dagoeneko aurkezten ari dira eskualdez eskualde.

Azaroan aurkeztu zuten Malerrekan, eta orain Bortzirietako aurkezpena eginen dute urtarrilaren 21an, asteartea. Hitzordua 18:00etan paratu dute Berako Beralandetan.

Honako mezua zabaldu dute antolatzaileek: «Euskaraldia indartsu behar dugu, baina barez ere, Euskaraldiak indartsu gaitu. Elkarrekin zerbait handia egiteko ahalmena daukagu, eta sinistuta gaude. Animatu zaitezte!»

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun