Beti Gazteko mendizaleak Arantzako zirkora aterako dira urtarrilaren 5ean

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 2a, 20:00

Beti Gazteko mendizaleak Bianditzera igo ziren urtezahar egunean. Errege bezperan, berriz, Arantzako zirkoan ibiliko dira.

Urtea bukatzeko, berriz, Aiako Harrira eta Bianditzera joan ziren

Lesakako Beti Gazte elkarteko mendi taldeak mendiz mendi bukatu zuen 2024. urtea (abenduaren 22an Elutxara, 29an Aiako Harrira eta, argazkian ageri denez, urtezahar egunean Bianditzera joan ziren) eta martxa horretan segitu nahi du urte berrian ere. Honela, urteko lehen mendi irteera urtarrilaren 5ean eginen dute, Errege bezperan, Arantzako zirkora. Igandean 07:30ean gelditu dira Lesakako Plaza Zaharrean eta handik autoetan joanen dira Arantzara, handik oinezko ibilbidea hasteko.

Honen ondotik, urtarrilaren 19an San Antonera ibilaldi arautua eta urtarrilaren 26an Mendaurrera mendi irteera eginen ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun