Goldatz Berako talde feministak antolatuta, kultur transmisioa feminismotik aztertuko dute bihar eta etzi beran. Bihar, ortziralea, hilaren 3a, 'Jantzari' dokumentalaren emanaldia izanen da 17:30ean Beralandetan. Larunbatean, aldiz, hilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztertuko dituzte Maggie Bullen antropologoarekin.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.