Elkartasun San Silvestre lasterketa jendetsua egin dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 2a, 12:30

123 korrikalari izan ziren eta Mattin Lekuona eta Nahia Pikabea izan ziren bizkorrenak

San Silvestre lasterketa berezia izan zuten Lesakan abenduaren 31n, Sarek antolatutako Bortzirietako elkartasun lasterketa. Denera, adin guztietako ehun korrikalari baino gehiagok parte hartu zuten, hotzari aurre eginez, 123k zehazki. Garrantzitsuena parte hartzea eta elkartasuna adieraztea zen, horregatik ez da sailkapenik egiten, baina gizonezkoetan Mattin Lekuona eta emakumezkoetan Nahia Pikabea izan ziren bizkorrenak.

Horretaz gain, lasterketaren ondotik, zenbait sari zozketatu zituzten eta Andoni Larralde, Urki Larralde, Unai Telletxea, Unax Maia, Maddi Ariztegi, Garazi Conde, Miren Iantzi, Gaizka Almandoz eta Ugaitz Canal izan ziren sarituak.

Bertzalde, urtarrilaren 6an, astelehenean 12:30ean, 17 urte Etxeraino ekartzeko borrokan elkarretaratzea eginen dute Lesakan, Onin errekaren bueltan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun