Hitzordua 17:00etan paratu dute, bihar, ortziralea, hilaren 3an Berako Kultur Etxean. Ander Izagirre kazetaria arituko da solasaldia moderatzen eta bertze batzuen artean Juan Gorostidi, Iñaki Maiora, Marino Lejarreta, Miriam Blas, Jokin Mujika eta Juan Carlos Garro txirrindulari ohiek hartuko dute parte eta baita antolakuntzan ibili ziren Jose Mari Irazoki, Jose Mari Telletxea, Totono Errandonea ere bertan egonen dira.
Oraindik ere bada erakusketa ikusteko aukera. Bihar, 18:00etatik 20:00etara ikusten ahalko da, larunbatean eta igandean, aldiz, 11:00etatik 13:00etara.