'Ehunzango baten ipuinak' haurrentzako ikuskizuna ortzegunean Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 26a, 08:00

'Ehunzango baten ipuinak, batzuk zeharrez doaz, besteak aldrebes' haurrentzako antzerkia eta musika emanaldia izanen da urtarrilaren 2an Beran. Emanaldia euskaraz izanen da 18:00 Kultur Etxean.

Berako Udalak antolatu du emanaldia, eta sarrerak dagoeneko salgai paratu dituzte hemen lau euroren truke.

Honako da ikuskizunaren sinopsia:

Negu mineko egun hotza da. Luisa eta Marisa basora joan dira ibilalditxoa egiteko asmoz eta hor opari moduko kutxa bat aurkitu dute. Jaberik ageri ez denez, eurentzat hartzea erabaki dute. Une batez, besterik ez! Eta kutxaren barruan… galtzerdi pila bat! Rosana Tramontanak, haize airatu batek, bere lagun ehunzangoari oparitu nahi diona! Galtzerdiak atera ahala batzuetatik istorio magikoak eta beste batzuetatik melodia eta abesti miragarriak ateratzen direla ikusten dute. Bai dibertigarria!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun