Abenduaren 24an Olentzeroren bisita izan zuten Etxalarren ere. Eguraldi txara dela eta, ordea, aurten ez zioten itzulirik eman herriari. Frontoian gabon kantak kantatu zituzten, eta meza ondotik agertu ziren Olentzero eta Mari Domingi eliza atarira. Bertatik frontoira joan eta trikitilariek saioa egin zuten gabon kantak kantatuz.
Testua eta argazkiak: Irune Elizagoien.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.