Urtea ongi borobiltzeko, abenduaren 31n, asteartea, haurrak Glin-glan eskean ariko dira Beran. Ohi bezala 15:00etan paratu dute hitzordua Agerran, eta, herri guztia gurutzatu ondotik, Telletxea etxean bukatuko dute ibilbidea. Ondotik, ilunabarrean Gure Txokoa Elkarteak antolatuta Dios te Salve eta kopla kantari ariko dira karrikaz karrika txistulariek lagunduta.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.