[ARGAZKIAK] Olentzeroren eta Mari Domingiren bisita izan dute Arantzako haurrek

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 26a, 12:30

Abenduaren 24ko arratsaldean kalejira egin zuten Arantzan. Olentzeroak bizkarrean hartu eta Gregorio, Beñat eta Andoni Mitxelena akordeoilarien doinuen erritmora kantari eta dantzari aritu ziren herrian barna

Kalejiran zebiltzala ailegatu ziren Olentzero eta Mari Domingi. Eguneko protagonistei harrera beroa egin zieten aranztarrek frontoian. Eskolako haurrek kantak eta dantzak egin zizkieten eta ondotik, haiekin mintzatzeko aukera izan zuten. Guraso elkarteak merienda banatu zuen eta gazteek gaztaina erreak. Olentzero panpinak errez eta haien inguruan dantzan borobildu zuten hitzordua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun