[BIDEOA] Lesakako Olentzero lehiaketa irabazi duen taldea kantari

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 26a, 10:30

Olentzero eta jaiotzen lehiaketa egin zuten asteartean Lesakan. Eguraldi txarrak baldintzatuta, azken 30 urteetan lehenengo aldiz frontoian egin behar izan zuten lehiaketa. Sei jaiotza eta 34 Olentzero aurkeztu zituzten lehiaketara eta helduen mailako irabazlea 'Domikoko kanala' izan zen. Arratsaldean bandarekin batera atera ziren, eta Leire Pagadizabal zenaren etxe atarian kantatu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun