Bortzirietako Taldekako Bertso Txapelketaren 25. edizioa abenduaren 28an eginen dute

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 25a, 08:00

Hogeita bosgarren aldiz eginen dute abenduaren 28an Bortzirietako Taldekako Bertso Txapelketa. Goizean Beran hasiko dute txapelketa, eta gauean Lesakan bukatuko dute.

12:ooetan hasiko dute eguna Berako Espidobaita elkartean eginen duten lehen kanporaketarekin. Bertan luntxa egin ondotik, Lesakara joanen dira eta Antoiu ostatuan eginen dute bigarren kanporaketa 15:30ean.

Kanporaketen ondotik, sailkatutako lau taldeek bi finalerdi jokatuko dituzte. Lehenengoa 17:00etan izanen da Zialdo ostatuan, eta bigarrena, Etxeberria ostatuan, telebistako pilota partida bukatzean. Bertako bi irabazleak Arranon 21:00etan hasita jokatuko duten finalera sailkatuko dira. Afaria ere eginen dute Arranon.

Txapelketara eta afarira apuntatzeko mezua bidali behar da 618 96 30 11 zenbakira.

Bortzirietako Bertso Eskolak antolatu du txapelketa Berako eta Lesakako Udalen laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun