Nafarroako klub arteko eskuz binakako txapelketako finala jokatuko du Oian Canabal igantziarrak gaur Labriten

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 20a, 11:30

Oberenako Oian Canabal igantziarra pilota astintzen. Gaur jokatuko du Nafarroako eskuz binakako klub arteko txapelketaren final nagusia, Oskozekin batera, Irurtzungo Igoaren eta Arbizuren kontra.

Oberenako Oskoz taldekidearekin batera, Irurtzungo Igoa eta Arbizu izanen ditu arerio lehen mailako finalean

Nafarroako Pilota Federazioak antolatutako Nafarroako klub arteko eskuz binakako pilota txapelketako hiru finalak jokatuko dituzte abenduaren 20an, ortziralean 18:00etan hasita, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Lehen mailako finalean, Oberenako Oian Canabal igantziarra eta Oskoz, Irurtzungo Igoaren eta Arbizuren kontra ariko dira.


Lehen mailakoaren aitzinetik, hirugarren mailako finalean, San Migueleko Lander eta Ruiz de Larramendi, PP San Sebastian taldeko Tiradoren eta Lizarragaren kontra ariko dira.

Bigarren mailako finalean, berriz, Irurtzungo Salcedo eta Lazkoz, Ultzamako Sanchezen eta Murilloren kontra ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun