Ohiturari eutsiz, Lesakako musika taldeek Eguberrietako kalejira musika eginen dute abenduaren 16an. Larunbatean 19:00etan Plaza Zaharretik abiatu eta karrikaz karrika ibiliko dira txistulariak, soinulariak, musika banda, trikitilariak eta abesbatza. Hori baino lehen, gaur, ortziralea, 18:00etan, Lesakako Musika Eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute Harriondoa kultur etxean.