Rubén Simeó tronpeta jotzaileak eta Lesakako Musika bandak kontzertua emanen dute abenduaren 28an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 24a, 08:00

Rubén Simeó tronpeta jotzaile entzutetsuak Lesakako Musika Bandarekin batera joko du larunbatean Lesakako Harriondoan.

Larunbatean 18:00etan hasiko da emanaldia Harriondoa kultur etxean

Rubén Simeó tronpeta jotzaile entzutetsuak Close to you birako emanaldia eskainiko du Lesakako Musika Bandarekin batera abenduaren 28an, larunbatean 18:00etan hasita, Harriondoan, Mikel Iriarte Pikabearen zuzendaritza musikalarekin. Sarrerak 10 eurotan salgai daude udalaren webgunean.

Simeók, Lesakako Musika Bandaren laguntzarekin, klasiko handiak interpretatuko ditu, hala nola, My Way, Can’t Help falling in Love, Ballade For Adeline eta bertze hainbat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun