Agiñako eraso faxista salatu du Lesakako Udalak

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 20a, 07:30

Agiñan paratutako totema bota eta pintada faxistak egin ditute.

Agiñan gertatuko eraso faxista salatu nahi du Lesakako Udalak. Diktadura frankistaren lehenbiziko urteetan, Lesaka eta Oiartzun lotzen dituen errepidea egiten aritu ziren Langile Batailoietako gatibuak gogoratzeko, hiru totem paratu zituen Lesakako Udalak 2020an Erdiko-Errotan, Agiñan eta San Antonen. Egunotan Agiñako totema moztu eta lurrera bota dute, eta pintada faxistak egin dituzte, esbastika batekin batera.

Lesakako Udalak argi adierazi nahi du «ez duela inolako mehatxu eta eraso faxistarik onartuko», eta «memoria historikoaren eta frankismoaren biktimen erreparazio lanean gure konpromisoa» berresten duela. «Iraganeko zein orainaldiko faxismoa ez dugu onartzen ezta onartuko ere» adieraziz bukatzen da Lesakako Udalaren oharra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun