Mikel Antxordokik eta Xabi Ibarrolak irabazi egin zieten Eneko Mitxelenari eta Igor Antxordokiri, Igantziko plazatik Apittura igotzeko abenduaren 14an egindako erronkan
Ikusmin handia sortu zuen abenduaren 14an, larunbatean, lau igantziarrek egindako apustuak. Eguraldiak batere lagundu ez bazuen ere, jendea mendi aldera hurbildu zen Mikel Antxordoki eta Xabi Ibarrolak, Eneko Mitxelena eta Igor Antxordokiren kontra egindako erronka ikustera. Herriko plazatik abiatu eta Apittuko kaxkora ailegatzen denbora guttien pasatu zuenak irabazi zuen erronka. Oraingo honetan Mikel Antxordoki eta Xabi Ibarrola izan ziren denbora guttien behar izan zutenak, beraz, irabazleak. Eguraldiari aurre eginez goiza pasatzeko aitzaki polita izan zen!
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.