Berako eliza jendez betea zela, Eguberrietako kontzertu ederra eman zuten musika eskolako ikasleek eta irakasleek atzo Beran. Kontzertu solidarioa izan zen, Guztiontzat elkartearen berri eman baitzuten emanaldiaren hasieran, eta taldearen 'Guztiontzat' kanta ere abestu zuten Pettik eta Estitxu Pinatxok lagunduta. Kontzertuan eskolako ikasle gehienek hartu zuten parte, eta baita Bera Kantariko eta Berako Abesbatzako kideek ere.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.