Argitsu artisau elkarteak seigarren aldiz antolatutako Eguberrietako Artisau Azoka eginen dute abenduaren 21ean, larunbatean 10:00etatik 14:00etara Lesakako plaza inguruan. Artisau produktuez osatutako saski eder bat ere zozketatuko dute.
Argitsu elkarteko kideek goxoak, bitxiak, makramea, kosmetika naturala, garagardoak, joskintza, puntuzko arropa, lore idorrak apaingarriak, argazkilaritza, egur-taila eta bertze hainbat lan plazaratuko dituzte eta herriko zenbait komertziok ere, beraien salgaiak karrikara aterako dituzte. Presoen aldeko postua ere paratuko dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!