Markel Telletxea da Igantziko Blltokiko lehendakari berria Urtzi Loiarteren ordez

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 19a, 11:00

Markel Telletxea, Igantziko Biltokiko presidente berria, eskuinean, abenduko kultur eguneko tortilla lehiaketako txapeldunei saria ematen.

Igantziko Biltoki Elkarteak lagundu duten pertsonei eskerrak emateko afaria antolatu zuen azaroaren 30ean. 40 pertsona inguru animatu ziren eta merezitako omenalditxoa hartu zuten. Juntako kideei buruzko azken informazio bat ere eman du Igantziko Biltoki elkarteak. Orain arte lehendakari izan den Urtzi Loiartek kargua utzi du eta bere lekua Markel Telletxeak hartuko du.

40 lagun elkartu ziren Igantziko Biltokiko laguntzaileen eskertza afarian.

 

Garbitzaile lanpostua

Azkenik, Biltoki Elkarteak 2025. urteko garbitzaile lanposturako deialdia egin du. Ilbeltzaren 15a izanen da izena emateko azken eguna, sobre itxi batean izen-abizenak idatzi eta buzoian sartu behar da. Lanpostuaren baldintzak zein diren elkarteko kortxoan daude zehaztuta.

 

Txirrindularitzako eta mendiko lizentziak

Bertzalde, Biltokik oroitarazten du urtea bukatzear dagoen honetan Biltoki klubeko lizentziak berritzeko garaia ailegatu dela. Txirrindularitzako nahiz mendiko lizentziak dira berritu beharrak eta honi buruzko informazio zehatzagoa elkartean bertan izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun