'XX eta Bortz' kontzertu berezia emanen dute Pettik eta Etxeko Uztak abenduaren 27an Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 25a, 09:00

Ortziralean, hilaren 27an, Pettik kontzertu berezia emanen du  Berako Kultur Etxean. 25 urte bete dira aurten kantagintzan ari dela, eta hori ospatzeko XX eta Bortz izeneko emanaldia prestatu du Etxeko Uzta taldearekin batera.

Etxeko Uzta taldean Joseba Irazoki (gitarra), Iñigo Telletxea (baxua) eta Igor Telletxea (bateria) lagun izanen ditu oholtzan Pettik. Horiekin batera, Estitxu eta Jokin Pinatxo eta Ruben Caballero gitarrista izanen dira oholtzan.

Kontzertu berezi hori, gainera, grabatu eginen dute ondotik diskoan biltzeko. Emanaldia 20:30ean izanen da, eta sarrerak udalaren webgunean erosten ahal dira 15 euroren truke. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun