Fernando Mikelarenak bere azken liburua aurkeztuko du ortzirale honetan Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 18a, 09:00

Fernando Mikelaren historialari beratarrak bere azken liburua aurkeztuko du ortziralean Beran, 'Lineas de frontera'. Saiakerak alde batera utzi, eta eleberri historikoa landu du oraingoan historialari eta idazleak. Aurkezpena ortziralean, hilaren 20an izanen da 18:30ean Kultur Etxeko erakusketa gelan.

Honakoa da lanaren sinopsia:

Errandonea Berako telegrafo ofizial gaztearen istorioa kontatzen da, agente sekretu eta kontrabandista bihurtua militar haren eta Agustin Arrietaren aginduetara –Marokoko gerratik igaro eta Molari Dar Akkoban 1924an emandako kolaborazioaren ondotik–.

Marichu kolaboratzailearen maitasuna lortu ondotik, Espainiako Poliziaren maniobra ilunekin topo egin zuen Errandoneak 1925ean, Miguel de Unamuno konspirazio iraultzaileetan inkriminatu nahian, Frantziako agintariek idazle ospetsua Hendaiatik urrun zezaten. Hilabete horietan zehar, Errandoneak muga geografikoak ez ezik, etikoak eta existentzialak ere gaindituko ditu. Patuaren tranpetatik bizirik aterako bada ere, bere espirituak eta bihotzak prezio handia ordainduko dute.

Hurrengo abenturak 1936an izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun