Quelcccaya glaziarrera egindako igoerari buruzko dokumental eta solasaldi interesgarria izan dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 17a, 20:00

Raquel Garcia Ceballos mendizalea, Beti Gazteko zuzendaritza batzordeko kideekin batera, larunbatean Harriondoa kultur etxean.

Raquel García Ceballos izan da Peruko Andeetan 5.600 metroko altueran dagoen kaskoa igo duen europako lehen emakumea

Raquel García Ceballos, Peruko Andeetan dagoen Quelccaya glaziarrera (5.600 metro) igo den Europako lehen emakumearen eskutik Quelccaya, Qoyllur Puñune dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia izan zuten larunbat arratsaldean Lesakako Harriondoa kultur etxean. Beti Gazte elkarteak antolatu zuen emanaldia, Lesakako Udalaren laguntzarekin, eta ikus-entzuneko bikainaz gain, Kantabriako mendizalearekin solasaldi interesgarria izan zuten ekitaldira hurbildu zirenek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun