Luziano Mitxelena lesakarra saritu eta omendu dute Nafarroako Txirrindularitzaren Galan

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 17a, 15:00

Luziano Mitxelena, txapelarekin, Bidasoa txirrindula taldeko kideek eta eskualdeko txirrindulariek inguratua, Tafallan egin zioten omenaldian.

72 urterekin Master 60 kategorian garaile izan da, baina horretaz gain, Bidasoa Txirrindulari taldeko taldekideek eta bilobek ere omendu zuten larunbatean Tafallan

Nafarroako Txirrindularitzaren Gala egin zuen abenduaren 14an, larunbatean Tafallan. Denboraldi bikaina egin duen Luziano Mitxelena lesakarrak, 72 urte izanik, Master 60 kategorian txapeldun izateagatik bere garaikurra eskuratu zuen. Beti Gazteko txirrindularia, Vianes taldeko Javier Sainez eta Baztandarra taldeko Francisco Javier Meoki elizondoarraren aitzinetik sailkatu da kategoria honetan.

Baina sari ofizialaz gain, Luciano Mitxelenak, merezitako omenaldia jaso zuen Bidasoa Txirrindulari taldeko taldekideengatik eta inguruko txirrindulariengatik, maillot berezia eman baitzioten, koadro batean sartua, eta baita bere familiaren partetik ere, bereziki txapela eman zioten biloben partetik. Momentu polit eta hunkigarria bizitu zuen Mitxelenak, lesio baten ondorioz gogorra ere izan den denboraldia agurtzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun