Gatazken kudeaketa eta elkarbizitza sustatzea izenburuarekin hitzaldia emanen du Oihana Zabaletak abenduaren 19an, ortzegunean 17:00etan hasita, Lesakako Iran eskolan, Irain Guraso Elkarteak, Lesakako udalaren laguntzaz antolatu. Zaintza zerbitzua eskainiko dute.
Landuko diren gaiak honako hauek izanen dira: elkarbizitzarako, adierazpen emozionalaren garrantzia haurtzaroan, nerabezaroan eta helduaroan; seme-alaben arteko harremanak eta gurasoen laguntza; elkarbizitza egokiaren lanketa eta zirkulu errestauratiboak.