Iñurriko kideek ere beraien testigantzak plazaratu zituzte, baita Leire Pagadizabal zenaren amak ere, Gema Igarzabalek. Emanaldi hunkigarria borobiltzeko, Leireren kuadrillako kideek bere omenez konposatutako abestia kantatu zuten.
Bortzirietako Bertso Eskolak,Lesakako Udalaren laguntzarekin antolatutako Udazkena Bertsotan zikloko ekitaldirik bereziena igande arratsaldean izan zuten jendez gainezka egin zuen Lesakako Harriondoa kultur etxean. Leire Pagadizabal Igarzabal zena kide zuen Iñurri elkartearen eskutik, Tabuen kutxatik oholtzara bertso saio musikatu solidarioa izan zuten. Gari Otamendi eta Araitz Arruti musikariak ere oholtzan izanen dira. Maddi Ane Txoperena, Ekhiñe Zapiain, Oihana Bartra eta Uxue Alberdi bikain aritu ziren bertsotan, Amaia Agirrek maisuki paratutako gaien inguruan.
Iñurriko kideek ere beraien testigantzak plazaratu zituzte, baita Leire Pagadizabal zenaren amak ere, Gema Igarzabalek. Emanaldi hunkigarria borobiltzeko, Leireren kuadrillako kideek bere omenez konposatutako abestia kantatu zuten.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.