Erakusketaren zati haundi bat duela 50 urte jokatutako txapelketari buruzko da. Herri guztia inplikatu zen antolakuntzan, eta herritar aunitzen buruan iltzatutako unea da. Garai hartako argazki, prentsako artikulu eta objetuak ikusi daitezke erakusketan.
Bertze atala 1947tik 2024 artean burutu ziren ziklo-kros eta criterium internazionalei buruzko da. Hainbat material eta bitxikeri daude ikusgai, bizikleta zaharretatik hasita, garaikurrak, maillotak, oinetakoak... Hainbat garaitako argazkiak daude eta baita Beran aritu diren txirrindularien maillotak ere.
Ortziralean inauguratu zuten erakusketa Gure Txokoako eta udaleko ordezkariek. Ortziraletik aitzinera, astelehenetik ortzegunera 15:00etatik 20:00etara ikusten ahalko da erakusketa liburutegitik sartuta. Ortziraletan 18:00etatik 20:00etara Kultur Etxetik sartuta, eta larunbatetan eta igandetan 11:00etatik 13:00etara Kultur Etxetik sartuta.