[ARGAZKIAK] 150 parte hartzailetik goiti Beran egindako ziklo-kros proban

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 16a, 11:30

Larunbatean egin zuten Beran Azkena ziklo-kros probaren 5. edizioa. Lohiez beteriko eremuan aritu ziren proba osatu zuten 150 parte hartzaileak. 1974ko munduko ziklo-kros txapelketa ere oroitu zuten 50. urteurrenean.

Argazkiak: Andres Burguete, Arantza Agirre eta Marisol Taberna.

Giro ederra izan zen nagusi proban. Goizean euria egin zuen, baina goiz erdian atertu proba normaltasunez egin zuten. Gainera, 1974ko munduko Txapelketan parte hartu zuten Juan Gorostidi eta Rafa Gonzalez txirrindularien presentziak nostalgia kutsua eman zion probari.

Elite proba izan ze parte hartzaile gehien bildu zituen, eta Aitor Hernandez nagusitu zen bertan hirugarren aldiz azken bi itzulietan egindako eraso ikusgarri baten ondotik. Emakumezkoetan, aldiz, Magali Albisu izan zen irabazlea. Bertze probetan ere maila ederra eman zuten denek,  eta bereziki lehiatua izan zen masterren txanda. Gainera, 40 bat haur inguru ere lehiatu ziren ziklo-krosak etorkizuna bermatua duela erakutsiz.

Probako sailkapen ofiziala hemen ikusi daiteke.

Ziklo-kros probarekin batera, duela 50 urteko munduko txapelketari buruzko erakusketa ikusteko aukera izan zuten Berara bertaratutakoek.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun