Galdetegia dantzan aritu nahi duten denek bete beharko dute, baita aitzineko urteetan aritu direnek ere. Gainera, 2025ean 6 urte edo gehiago dituen edozein apuntatzen ahal da dantza taldera, baina horretarako beharrezkoa izanen da elkarteko kide izatea.
Dantza ikastaroa debalde izanen da, eta taldeak osatzean, urtarrila aldean jarriko dira harremanetan ordutegiak adosteko.