Bortzirietako Elkarrizan Laguntza Emaile-Taldeak urteroko Boluntarioen Eguna ospatzeko bazkaria goxo bat dastatu zuen Berako Zalainen abenduaren 12an, 36 boluntario elkartuz.
Elkarrizanek 2.910 ordu eman ditu boluntario lanetan 2023an Bortzirietan, hainbat jardueratan: etxeko laguntza, kantua, etxez etxeko laguntza, helduen alfabetatzea, garraioa...
Elkarrizan elkarteak adierazi duenez, «hagitz giro ona dugu, eta astean behin kolaboratzen dugu hainbat jarduera solidario eta altruista egiten».
Nafarroako Osasunbideko profesionalek adierazi dute elkartasun jardueretan parte hartzeak gure osasuna eta bizi kalitatea hobetzen dituela, eta, beraz, Elkarrizan elkartetik boluntario berriak sartzeko atea ireki dute, «Denak izango dira ongietorriak.
Informazio gehiago nahi izanez gero, info@bortziriakgz.eus helbidera idatz edo 948 63 50 36 telefonora dei daiteke.