Euskal Herriko launakako sokatira txapelketa mistoa abenduaren 14an jokatuko dute Muruetan

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 12a, 17:00

Beti Gazteko sokatira talde mistoa, Iruñeko sanferminetan egindako tiraldi batean.

Beti Gazteko neska-mutilen laukoteak Bizkaiko herrian dute hitzordua larunbatean 17:00etan

Gizonezkoen eta emakumekoen txapelak banatu ondotik, astebeteko atsedenaldia izan dute tiralariek Euskal Herriko 4x4 sokatira txapelketa mistoan eta, orain, txapelketa mistoa (280 kilo) jardunaldi bakarrean jokatuko dute abenduaren 14an Muruetan (Bizkaia). Larunbatean 17:00etan hasiko den txapelketan lehiatuko dira Lesakako Beti Gazte, Badaiotz, Bizindar, Antsoain A eta B, Txantrea eta Ibarra A eta B.

Aurtengo Euskal Herriko launakako sokatira txapelketan, gizonezkoen txapela Beti Gaztek irabazi du eta emakumeena Txantreak (Beti Gazte laugarren izan da). Orain, gizon eta emakumeek nahasian jokoan izanen dute hirugarren eta hondarreko txapela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun