Hainbat ekitaldi giro onean egin dituzte Igantziko Kultur Egunetan

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 12a, 16:00

Mus txapelketa Imanol Retegik eta Iñaki Seinek irabazi zuten eta partxisekoa Marisol Dorronsorok eta Felixa Goienetxek

Abenduaren 5etik 8era Kultur Egunak izan ziren herrian. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, parte hartze polita izan  zen ekitaldiz beteriko egun hauetan. Gustu guztietako ekintzak izan ziren, hala nola solasaldiak, bakarrizketak, haur eta gaztetxoentzako joko eta tailerrak, dantzari ttikien topaketa, txapelketak (mus, partxis, patata tortilla…)…

Aipatzekoa mus txapelketan Imanol Retegik eta Iñaki Seinek jantzi zutela txapela eta partxisean, berriz, Marisol Dorronsorok eta Felixa Goienetxek. Patata tortilla txapelketako garaile, berriz, Oa, Laina, Amane, Nora eta Libek osatutako taldetxoa izan zen.

Erran bezala eguraldi kaxkarra izan zen asteburu osoan baina egitarau osoa aitzinera ateratzea lortu zuten antolatzaile eta parte-hartzaileen borondateari esker.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun