Mendiko asegurua egiteko epea zabaldu du Arantzako Ekaitza Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 12a, 12:00

Heldu den urteko mendiko asegurua Arantzako Ekaitza Elkartearekin egiteko aukera eman du aurten ere elkarteak.

Federatu txartela lehenbiziko aldiz egin nahi dutenek, berritu nahi ez dutenek, edo bertzerik gabe, aldaketaren bat egin nahi dutenek abenduaren 20a, ortziralea, baino lehen abisatu beharko diete Ekaitza Elkarteko Imanol Lukanbiori edo Eneko Sarriasi. Aldaketarik jakinarazten ez dutenei, berriz, joan den urteko baldintzekin berrituko diete lizentzia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun