Ritatxo Gartziari egokitu zaio Lesakako Gurekin elkarteak zozketatutako bidaia

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 12a, 14:00

Ritatxo Gartziaren ordez, Ainhoa Terreros bere alabak bildu du 600 eurotan baloratutako bidaiaren opari-txartela, Gurekin elkarteko IƱaki Porturen eskutik.

Andra Mari Zahar Etxeko egoiliarrei erregetako opariak egiteko prestatutako saskiak, berriz, abenduaren 20an zozketatuko dituzte

Eguraldi kaxkarra egin bazuen ere, Gurekin Lesakako Zerbitzuen Elkarteak antolatutako Eguberrietako Azoka arrakastatsua izan zen abenduaren 6an. Lesakako elkarteko komertzio eta eskulangileek beraien produktuak karrikara atera zituzten eta Arrano, Koxkilla, Zantzonea eta jubilatuen ostatuetan ere pintxoa opari izan zuten bezeroek. Iñurri elkartearen aldeko Tantirutalo postuan ere mugimendu handia izan zuten. Azaroaren 15etik abenduaren 4ra egindako erosketen truke, Berako B. Travel bidaia agentzian 600 eurotan baloratutako opari txartela Ritatxo Gartziari egokitu zitzaion.

Zahar Etxerako erregetako opariak egiteko saskien zozketa abenduaren 20an

Horretaz gain, Gurekin elkarteak Andra Mari zahar etxeko egoiliarrei erregetako oparia egin ahal izateko saskiak prestatu ditu eta horien zozketarako txartelak 2 eurotan salgai paratu zituen. Berez, abenduaren 31ra bitarte saldu eta urtarrilaren 3an egitekoa zen zozketa, baina txartel guziak ortziraleko azokan bertan saldu direnez, aitzineratu eta ortzirale honetan, abenduaren 20an eginen dute zozketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun