Iban Garrok Euri beroak deitutako lana aurkeztu zuen sariketara, eta haren egitura, tonua eta erritmoa azpimarratu ditu hura saritzeko erabakia hartu duen epaimahaiak. «Nabarmentzekoa da bere originaltasuna ere, prosa poetikoa eta lirika uztartzen dituenean eta egileak ironiaren eta itxaropenik ezaren arteko jolasa mantentzen duen hizkuntza poetikoa erabiltzen duenean». 5.500 euro hartuko ditu Garrok, eta liburu modura ere argitaratuko diote lana.
Euskarazko Unamuno saiakera saria Mitxelko Urangak eskuratu du, Emognosioa saiakeragatik.
Bilboko Udalak ematen ditu bi sariak eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea ez ezik, sari banaketa ekitaldian izan dira Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantzako zinegotzia eta bi sarietako epaimahaiko kideak ere.
Gaztelerazko adarretan, David Lopez Sandoval idazle espainiarraren Arte menor lana saritu dute Blas de Otero-Angela Figuera sariketan, eta Jorge Fernandez Gonzalez izan da Miguel de Unamuno sariketako garailea. Paradigmas migrantes. Experiencias y estéticas migratorias de mujeres lanagatik jaso du saria.