Euskarazko 'Izurde mutikoa' filma ikusgai larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 12a, 15:00

Pelikula 17:00etan izanen da eta 85 minutuko iraupena izanen du.

Labiaga ikastolak antolatuta, euskarazko zinema izanen da larunbatean, hilaren 14an, Beran. 'Izurde mutikoa' pelikula emanen dute 17:00etan, debalde. Pelikulak 85 minutuko iraupena du.

Honakoa da pelikularen sinopsia:

Izurde batzuek itsasoan aurkitzen duten haur bat erreskatatzen dute eta bere familiako bertze bat bezala hazten dute. Kezkarik gabeko bizitza bizi du olatuen azpian, munstro gaizto batek itsaspeko munduaren gaineko boterea hartzen duen arte. Umea lehorrera erbesteratzen dute, eta Murvarid kapitain onberak han hartzen du. Kapitainaren eta Bola de Nieve izurdearen lagun leial eta ia anaiaren laguntzarekin, haurrak bidaia bat eginen du bere benetako jatorriaren misterioa argitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun